SAIOAREN DINAMIKA
Guk antotaltutako 3 orduko saioan pilota, zesta punta eta xare espezialitateetan oinarritu gara. 12-16 urteko gazteek Muskizko pilotalekuan sartzen direnean hiru txoko ikusiko dituzte eta bakoitzean erreminta desberdin bat eraiki beharko dute birziklatutako materialekin. Saioaren planteamendu azalduko diegu eta hori egin ondoren 24 gazte horiek 8 pertsonek osatuko duten 3 taldeetan banatuko dira kontra-kantxan banandutako txokoetan. Ordu bat izango dute materialak eraikitzeko, eta gero ariketekin hasiko dira.
Txokoen antolamendua:
Lehenengo txokoan xarea egin beharko dute; bigarrenean, zesta punta; eta hirugarrenean, esku pilotako pilota. Esku pilota bat egiteko ordu bat izango dute eta zesta eta xarea egiteko 30 minutu, beraz bi erreminta horiek egiteko aukera izango dute. Ez badute amaitzen guk eraikitako erremintak izango dituzte eskura.
Ariketak txoko bakoitzaren aurrean, kantxan, egingo dira. Ariketa bakoitzean guk emandako edota haiek egiten amaitutako birziklatutako materialak erabiliko dira. Prestatutako ariketekin hasi baino lehen, berotzeko zelai errera jolastuko dute. Ondoren, eremu bakoitzean 15 minutu egongo dira eta ariketa bat bukatzean hurrengora joango dira. Modu honetan, birziklatutako material guztiekin jokatuko dute.
Hiru ariketak amaitzean, hamaiketakoa hartzeko 15 minutu edukiko dituzte. Ondoren, kantxa hiru zatitan bananduko da berriro.
Lehenego eremuan, 2:2ren aurkako jokaldi bat egingo da; bigarrenean, joko librea; eta hirugarrenean, "Erregearen pista" bat antolatuko da. Guztira 40 minutu izango dituzte azkenengo ekintzekin amaitzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina