ELKARRIZKETA
Itsasne izena duen aspaldiko Ivef-eko ikaslearekin hitz egin dugu saio honen inguruan. Elkarrizketa egiterakoan baliagarriak izan diren aholkuak hauek izan dira:
- Saioak egitura bat izatea: beroketa (mugikortasun artikularra), ariketak eta lasaitasunera itzulera.
- Hasieran, saioaren aurkezpen txiki bat egitea.
- 1h izatea materialak egiteko.
- Gurpildun jokalarientzako zenbait ariketetan eremua murriztea edota batzuetan kideek gurpildunei lagundu diezaiekete.
- Ikusmen zailtasunak dituen gazteren bat egongo balitz, pilotan kaskabilo bat jarriko genuke pilota nora doan entzuteko. Gainera, itsuek bikoteka jolastuko lukete uneoro. Ariketak egiterako orduan haeikin jokatuko zutenek beraien esku txarra erabili beharko lukete pilota kolpatzeko.
- Ikasleak kanpoan itxaroten ez geratzeko eta jokaldian parte hartzeko, arbitroaren papera izatea adibidez. Aldi berean, ariketak moldatu beharko dira: Adibidez, jolas librean pilota bat baino gehiago egotea...
- Pilota egiten dutenak besteek baino denbora gehiago behar izango dute, orduan beste bi taldeei denbora emango die bi material egiteko, zesta punta eta xarea.
- Xarearen mangoa algodoiarekin eta esparadrapoarekin egin ahal da.
- Oharren bat jartzea hainbat gauzaz abisatzeko: etxean erramientak egiteko materialen bat izanez gero ekartzea, baita arropa erosoa ere.
- Foileto bat egin informazioa zehaztuz (eguna, ordua eta lekua). Polikiroldegietan kartel handi batzuk jarri eta foileto batzuk utzi non beraien izena eman dezaketen.
- Saioa amaitu ondoren, partidu misto bat egingo da (2:2) gazteek partidu erreal bat nola izango litzatekeen ikusteko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina