NORTZUK GARA?
Maitane Presto, Irati Irurieta, Idoia Martinez eta Aida Martin UPV/EHU-ko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1. mailako ikasleak gara. 2020ko apirilaren 6an Euskal Pilotari buruzko topaketa bat antolatuko dugu Muskizeko pilotalekuan 10:00etatik 13:00etara 12-16 urte arteko 24 gazteentzat.
3 orduko saio honetan birziklatutako eta autoeraikitako gaiaren inguruan arituko gara.
Euskal pilotan erreminta asko erabili ohi diren arren, gure saioa 3 erreminta zehatz egitera bideratuko dugu (pilota, zesta punta eta xarea).
Euskal pilota gure gizartean asko praktikatzen ez den kirola dela nabaria da. Hori dela eta, adin desberdineko gazteen artean kirol hau sustatzea beharrezkoa ikusten dugu. Hau lortzeko topaketa hau antolatzea aukera paregabea iruditu zaigu.
Gainera, ekintza hauen bitartez kidetasuna lantzea, euskal pilotari buruzko informazioa helaraztea, material birziklatuarekiko harremana izatea, materiala zaintzen eta partekatzen ikastea... gustatuko litzaiguke. Era berean, sormena landu ahal izango dute.
Bide batez, planetako inguruneak duen arazoa ikusita, birziklapenaren bitartez gazteek egoera latz honetaz ohartaraztea nahi dugu.
Gure helburu nagusia euskal pilotaren munduan interesa piztea da, eta noski haiek disfrutatzea.
Blog hau idazteko informazio iturri ugari erabili dituzte eta erreferentziak gaineratu dituzte, bertako informazioa erabili dutela ziurtatzeko. Testuari dagokionez, nahiko argia da eta ez da pisatua egiten zati batzuetan testu dezente badago ere, oso zehataza da, gainera grafikoekin lagunduta dago zati askotan. IKT ei dagokienez ere oso garatua dago, formularioak, argazikak eta bideoak aurki ditzakegu esaterako. Bloga jarraitzeko erraza da eta atal desberdinetan bananduta dago, hizkuntza ere oso zuzena eta argia da
ErantzunEzabatuBlogean ez da sarrera garbi bat aurkitzen, hala ere helburuak ongi zehaztuta geratzen dira hasieratik. Instalazioak garbi ikus daitezke argazkietan baina ez dira gauza batzuk aipatzen (aldagelak dauden edo ez adibidez). Materialak aurkezten dituzte eta bideoak daude nol egiten dituzten erakutsiz, Ariketen deskribapena eta saioaren dinamika argi geratzen dira, gastuak ez daude zehaztuak ordea.
Pablo Olaizola, Hezuntza eta kirol fakultatea 1go maila
Irati Ibinaga - JFKZ. 1go maila
ErantzunEzabatuAupa neskak!
Ezer baino lehen, zorionak! Lan benetan txukuna egin duzue! Informazioa era antolatu, ordenatu eta argian adierazi duzue uneoro, eta blog-aren egitura ere, era sinple eta ulerterraz batean antolatu duzue. Gainera, bai saioaren nondik norakoak zein ze material erabiliko duzuen eta honakoa nola sortuko duzuen argi azaldu duzue. Saio hauek non burutuko diren adierazi duzue, instalazioen deskribapen motz baina zehatz baten bitartez, nahikoa! Asko gustatu zait zuen baliabideen artean instagram kontu bat sortu duzuela; izan ere, gaur egun, gazte askorengana heltzeko bide erraz eta ziurrenetarikoa da.
Dena den, aipatu nahiko nuke, balio pedagogikoei dagokien justifikazio zehatzagoa falta izan zaizuela, beharbada, eta justifikazioaren atalean, ideien arteko loturak eta testuaren koherentzia ere, ez dut oso garbi ikusi. Horrez gain, elkarrizketaren atalean, honen audioa jartzea lagungarria dela uste dut, nahiz eta ondoren zuek ondorioak idatziz jarri, zuen blog-a bisitatzen duen edonori elkarrizketatuaren ahotsa eta ideiak era "zuzen" batean entzutea aberasgarria suertatu dakiokeelako.
Hau horrela, oso lan polita egin duzue!
Hasteko, bistaz erakargarria iruditzen zait. Gutxi idatzi dute, baina argazkiekin eta jolasak aurkezteko egin dituzten eskemekin argi eta garbi ulertzen da zer aztertu nahi duten. Helburua ere hasieratik garbi dago baina kasu batzuetan zehastasuna falta zaie, besteak beste: Kostua. Laburbilduz, izugarrizko lan ona egin dute. Hori dela eta 9 bat emango diet.
ErantzunEzabatuMireia Gonzalez,
ErantzunEzabatuHasteko, bistaz erakargarria iruditzen zait. Gutxi idatzi dute, baina argazkiekin eta jolasak aurkezteko egin dituzten eskemekin argi eta garbi ulertzen da zer aztertu nahi duten. Helburua ere hasieratik garbi dago baina kasu batzuetan zehastasuna falta zaie, besteak beste: Kostua. Laburbilduz, izugarrizko lan ona egin dute. Hori dela eta 9 bat emango diet.
Asier Martinez de Lagos
ErantzunEzabatuBlog hau idazteko hainbat web orrialdetako informazio erabili dute baita elkarrizketa bate gin dute saioaren inguruan.
Testuari dagokionez, ondo ordenatua dago eta ez da oso astuna asko idatzi ez dutelako.
IKT teknikak erabili dituztela ikusten da: argazkiak, bideoak, pilotalekuaren kokapena, etab.
Blogean zehar ibiltzea erraza da guztia argi dagoelako eta beste orrialdetara joatea argi jarrita dagoelako.
a. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ErantzunEzabatu-Aurkezpena argia da eta testua era ordenatu eta interesgarri batean dago idatzita.
-Ariketak sortzerakoan eta saioaren helburuak idazterakoan informazio iturri desberdinak erabili dituztela nabaritzen da; hala nola, bideoak, artikuluak…
-Blogaren diseinua oso egokia da, erraz erabil daitekeena eta zailtasun handirik gabe.
- Originaltasuna ikus daiteke blogean zehar kartel bat sortu dutelakp haien saioa noiz den jakiteko.
-Materialaren prestakuntzako atalean, lagungarriak izan dira egin dituzten bideoak material autoeraikia sortzeko, baina material horien balio ekonomikoak ez ditut topatu.
b. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
-Akats ortografiko gutxi batzuk kenduta, erabilitako hizkuntza oso egokia da eta denen ulermenerako aproposa iruditu zait.
-Argi ikusten da sarreran saioa 12-16 urteko pertsonentzat bideratuta dagoela.
- Erabiliko dituzten instalazioaren kokapena eta argazkitxo batzuk ikus daitezke, eta nahiko lagungarria iruditu zait erabili duten Google Maps-eko ubikazioa.
-Saioaren dinamika eta ariketen deskribapena nahiko garatuta dago eta eskema eta bideo egokiak erabili dituzte zailtasunik ez edukitzeko. Bestalde, ariketak nahiko originalak izan dira 12-16 urteko pertsoneei erakusteko.
-Elkarrizketa atalean, erakargarria iruditu zait egin dioten elkarrizketako ikasleak eman dituen aholku desberdinak, baina nire ustez bideo batean zehar informazio ugari hori jartzea hobeagoa izango lirateke.
Oier Villanueva Aurrekoetxea, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak-1.MAILA
ErantzunEzabatu1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak
•Datuak lortzeko hainbat informazio iturri erabili dituzte, haien artean, aldizkari bateko 3 artikulu, 2 blog eta elkarrizketa bat.
•Testua argitasunez azaltzen da.
•Hainbat bideo agertzen dira materialak eta ariketak nola egiten diren azalduz. Horrez gain, behar diren materialen argazkiak agertzen dira. Inskripzioa egiteko hainbat baliabide eman dituzte. Gainera, frontoia aurkitzeko baliabideak ere ipini dituzte.
•Bloga oso ondo dago antolatuta eta erraza da dena aurkitzea.
•Materialak eraikitzerakoan taldekide batzuk agertzen dira. Ariketetako bideoetan ere agertzen dira.
•Hizkuntzaren aldetik, testu ulerkorra da.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
•Egiten duten sarrera argia eta egokia da.
•Saioaren helburu espezifikoen justifikazioa ageri da.
•Materialak eraikitzeko prozedura idatziz zein bideoz egin dute. Bertan oso argi geratzen da nola egin behar diren.
•Saioaren dinamika zein izango den azaldu dute. Saioan haien helburuak zeintzuk diren ere zehaztu dituzte. Horrekin batera, egingo zituzten ariketak azaldu dituzte, bai bideoz, bai idatziz eta grafikoekin.
•Topaketa hau aurrera eramateko, beharrezko materialak lortzeko beharrezkoa zuten diru kantitatea zehaztu dute.
Zuriñe Fernandez Bolzoni, JFKZ 1. maila
Sara Lombardero,
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko hainbat informazio-iturri erabili dituzte eta gainera testuan aipatu dituzte.
Gainera aurkezpena argia da, testua ondo idatzita dago, Euskara aberats batekin eta grafikoak erabili dituzte testuaren lagungarri izateko. Gehitzeko, ariketa bakoitzaren bideo bat jarri dute erakargarria izateko eta hainbat argazki ere agertzen dira. Elkarrizketa ere egin dute. Ez dute izen emateko formulariorik jarri baino izena emateko pausuak argi agertzen dira.
Bloga oso erakargarria da, atal bakoitza ondo adierazten da eta nahi duguna erraz aurkitzen da. Ondo ordenatuta dago.
Ariketetako biideoetan guztiek hartzen dute parte pertsona bat izan ezik, baina pertsona hori materiala egiten azaltzen da beraz taldekide guztiek hartu dute parte.
Blogak sarrera bat dauka, instalazioen argazkiak jarri dituzte eta mapa baten bidez non kokatuta dagoen, saioaren dinamika ondo azalduta dago, ariketen deskribapena ulerterreza da, bideo bat baidauka ariketa bakoitzaren ondoan. Materiala nola egin duten bideo baten bidez adierazi dute eta saioari itxura emateko kartel bat sortu dute. Gastuak dira jarri ez duten gauza bakarra, eta blogaren itxurari dagokionez “politagoa” izan zitekeen. Hala ere, borobildutako blog bat da, informazio askorekin.
Lan bikaina zuena, neskak!!!
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzue eta “erreferentziak” atalean argi eta garbi gaineratuta daude.
Blogaren aurkezpenari dagokionez, oso era erakagarri batean azalduta dago eta errez ulertzekoa da. Testuak oso ondo ordenatuta daude eta izugarrizko zehaztasunez idatzita. Gainera, “Saioaren dinamika” eta “Ariketak” ataletan dena oso argi eta ondo azalduta egoteaz gain, irudi grafikoekin eta bideoekin ere azalduta dago, eta hori oso lagungarria izan daiteke ariketak ulertzerako orduan.
Asmatutako ariketak oso interesgarriak eta dibertigarriak iruditu zaizkit; gainera, 12-16 urteko ikasleentzat oso aproposak dira.
IKT-tresnen erabilera oso egokia izan da. Birziklatutako materialak nola sortzen diren erakutsi digute, gazteekin egingo diren ariketak ere azaldu digute eta aipatu beharra dago egin duzuen kartela izugarri polita eta oso ideia ona izan dela!
Testuak hizkuntzaren aldetik nahiko aberatsa izan da eta kalitatea ere, ez baitute akats ortografiko askorik izan.
Zerbait komentatzearren, hasierako argazkiaren photoshop-a izango litzateke, ez baitzait egokiena iruditu. Hala ere, taldekide guztiak ateratzen ahalegindu zarete eta hori eskertzekoa da ere.
Hau guztia esanda, ZORIONAK! Lan bikaina zuena benetan!
Maitane G.V.
Hasteko, Zorionak aurkeztutako blogarengatik, oso txukun eta polita gelditu zaizue.
ErantzunEzabatuItxura aldetik, aipatutako modura oso ongi dago, irudi eta argazki mordoa dago blog guztian zehar, materialaren zatian argazkiak pixkat mugituta eta desordenatuak ikusten dira baina egia esan oso ongi dago. Ariketak oso ongi azalduta daude bai video bai argazkiekin eta antzematen da guztiak parte hartu dezutela bloga osatzerako garaian. Helburuak argi gelditu dira hasieratik eta benetan irakurtzerakoan oso ulerterraza da, akats ortografiko batzuk kenduta. Bukatzeko blogaren diseinua ere oso aproposa iruditu zait testu gutxi eta zehatza dueako.
Beraz, benetan oso lan ona.
Amaia Belenguer
Lan bikaina benetan!
ErantzunEzabatuInformazio iturri asko eta ezberdinak erabili dituzue erreferentziatan agertzen diren bezala. Azalpenak oso ondo idatzita eta argiak dira, bloga erakargarria da eta txukun idatzita dago. IKT- tresnen erabilera ezin hobea da ariketak azaltzeko, materialen deskribapena eta egiteko modua… 2. ebaluazio irizpide zehatzen arteko irizpide guztiak jarrita daude, aurreikusitako gastuak izan ezik, hala ere lana oso ona da. Gainera, kartel bat egin dute oinarrizko informazioarekin (idei oso orginala eta erakargarria). Zorionak!
Ane Amuchastegui, JFKZ 1.maila
ErantzunEzabatu-Informazio iturri ugari erabili dituzte, beraien lana aurrera eramateko eta hauen erreferentziak gaineratu dituzte.
-Helburuak oso argiak dira, bai saioko ariketa bakoitzarenak eta baita topaketarena ere. Euskal pilotaren hainbat modalitate hartu dituzte helburu hauek aurrera eramateko.
-Talde lana ez da hain nabaria, bideoetan eta argazkietan ez direlako partaide guztiak agertzen.
-Ondo ordenatuta dagoen bloga da eta oso erakargarria. Informazioa zehaztuta dago eta erraz aurkitu daiteke.
-IKT-en erabilera egokia da, bideoak eta argazki ugari erabili dituzte, baita estekak ere beraien sare sozialetara joateko.
-Hizkuntza zuzena da eta ez da oa ortografia akatsik nabari.
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatu-Datuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte; 3 artikulu, 2 blog eta elkarrizketa bat.
-Testua argia da, hau da, ordenatua, zehaztasunez idatzia eta informazio esanguratsuaz osatua dago; oso txukuna.
-IKTren erabilera ematen da. Argazkiak eta bideoak gaineratu dira.
-Blogaren diseinuari dagokionez, erraz uler daiteke eta erabilera ere oso erraza da.
-Kolaborazio lana eman dela nabari da, taldekide guztiak bideoetan agertzen direlako (banaka eta taldeka) eta sarrerako argazkian ere horren ebidentzia gaineratu delako.
-Azkenik, hizkuntzaren aberastasunari eta kalitateari dagokionez, testua ulergarria eta erakargarria da.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
-Sarreran, saioa 12-16 urteko umeentzat bideratuta dagoela ikus daiteke.
-Saioaren helburu espezifikoak aipatzen dira.
-Instalazioa bakarra da baina ondo deskribatuta eta non den azalduta dago. Horretarako hainbat baliabide erabili dira; mapa eta hainbat argazki.
-Sortutako materialak eraikitzerako prozedurak aurkeztean, irudiak eta bideoak erabili dituzte.
-Saioaren dinamikari eta ariketen azalpenei dagokionez, oso ulergarriak eta erakargarriak iruditu zaizkit. Horretarako, eskemak eta bideoak erabili dituzte. Gainera ariketak, 12-16 urte bitarteko umeentzat oso egokiak iruditu zaizkit.
-Aurreikusitako gastuak aipatu dira.
-Elkarrizketa oso interesgarria iruditu zait baina beste era batera antolatuko nuke. Hala nola, audioak erabiliko nituzke erakargarriagoa egiteko.
Araitz Erezuma, Hezkuntza eta kirol fakultatea 1.go maila
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte, 5 hain zuzen, eta elkarrizketa bat.
Testua zuzena eta argia da, mezua ondo ulertzen da.
IKT-en erabilerari dagokionean ikusten den bezala bideoak eta argazkiak erabili dituzte.
Blogaren diseinua erabiltzeko erraza da, ez dago zailtasunik informazioa bilatzeko. Oso erakargarria da.
Atal ezberdinak aurkeztuak dira blog-ean, irizpide zehatzetan eskatutakoa bertan dago idatzita.
Izena emateko aukera jarri dute eta instalazioa aurkitzeko baliabideak jarri dituzte.
Oso originala da, kartel bat sortu dutelako, saioa noiz den adieraziz.
Lana talde moduan egin dutela ikusten da, argazkian talde osoa agertzen da, baita bideoetan ere.
Hizkuntzaren erabilera ulerkorra da, akats ortografiko gutxi kenduta, aberatsa.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Sarrerari dagokionez ondo adierazi dute norentzat den topaketa.
Helburu espezifikoak ondo azalduta daude.
Saioak egiteko erabiliko den instalazioa ondo zehaztuta dago.
Materialak nola egiten diren ondo azalduta dago, idatziz zein bideoz.
Aurreikusitako gastuak zuzen eta zehaztasunez aurkeztu dituzte.
Ariketen deskribapena egokia da, hobeto ulertzeko bideoak erabili dituzte.
Elkarrizketa erakargarria iruditu zait.
Lan bikaina da.
Sara Garaitagoitia Sabas, JFKZ 1.maila
Hasteko, bistaz erakargarria iruditzen zait. Gutxi idatzi dute baina testua argia eta ordenatua da. Argazkiekin eta jolasak aurkezteko egin dituzten eskemekin dena oso ondo ulertzen da. IKT teknikak oso ondo erabili dituztela ikusten da: argazkiak, bideoak, pilotalekuaren kokapena, etab. Datuak jasotzeko hainbat informazio-iturri erabili dituzte eta gainera testuan aipatu dituzte. Taldekide guztiak agertzen dira. Oso landua dagoela ikusten da.
ErantzunEzabatuNora Sarriegi Galdos
Sarrera egokia eta helburuak ondo finkatzen dituzte. Gainera blogaren diseinua erakargarria eta ordenatua da, atal bakoitza erraz aurkitzen dira eta orden logiko bat jarraitzen dute. Ortografia aldetik ez ditut akats nabaririk sumatu.
ErantzunEzabatuMaterialen atalean dauden bideoak eta argazkiak oso egokiak dira eta ikasleek erraz egin ditzakete. Ariketa atalean ere, azalpenak eta jarri dituzten bideoak oso egokiak dira eta hobeto ulertzen dira ariketan bideoei esker, hortaz, erabili dituzten IKT-ak oso erabilgarriak izan dira.
Beste alde batetik, proposatu dituzten ariketa eta saioaren dinamika erakargarria eta dibertigarriak iruditzen zaizkit 12/16 urteko ikasleentzat. Gainera Ivef-eko ikaslea izan zen neska baten aholkuak sartu dituzte.
Amaitzeko, jarri dituzten bibliografiak hainbat akats daude baina hala ere oso blog interesgarria iruditu zait.
Unai Nabaskues Lasheras JFKZ 1. Maila
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuOso baliagarria! Diseinu aldetik oso zaindua eta bisuala!
ErantzunEzabatuHasteko, esan beharra dago eskatu diren ezaugarrietako asko ageri direla blogean, modu oso sakon eta landuan. 12-16 urteko ikasleentzat proposatutako praktika motorren deskribapen orokorra era ulerkorrean dago egina, “saioaren dinamika” izeneko atalean. Bestalde praktika honetan aurrera eramateko erabiliko den materialen atala oso interesgarria iruditu zait, hots, material hauetako bakoitza nola egiten den adierazteko bideo batez baliatzen zarete. Bideo bakoitzean zuetariko bat ageri da, baten lana bakarrik izan ez dela nabarmenduz. Bestalde, ariketak ageri diren atala ere oso ondo egina dago. Ariketa bakoitzaren nondik norakoak era bikainean adierazteaz gain, hau ulertzeko bideo ulergarriak egin dituzue, honetarako jende desberdina bilduz. Gainera, zera asko gustatu zait; ariketaren grabazioa soilik jarri beharrean, fondoan azalpen audioa jarri diozue, zuen lanari kalitate zein profesionaltasuna emanez. Egia da, saioaren helburuak adierazi dituzuela “justifikazioa” izeneko atalean, topaketaren balio pedagogikoaren justifikazioarekin lotuz, baina ondo egongo litzake baliagarriak diren jarraibideak aurrera eramateak (helburu horiek hautatzea) zergatik den garrantzitsua azalduko bazenute, pixkat gehiago sakonduz. Horretaz gain, praktikatzeko eskura dituzuen edo behar dituzten instalazioen adierazpen ona egiten da, gainera, espazio hau nola kudeatu azaldu duzue. Hau oso lagungarria izan daiteke, izan ere, espazioan zehar ezarriko dituzuen azpi-egitura (azpi-espazioak) errez ulertzeko moduan daude (irudiak erabili dituzuelako. Esan beharra dago, ez dudala gastuei buruzko informaziorik aurkitu. Bukatze aldera, gaiarekin zerikusia duten ekarpenak egin dituzue , besteak beste elkarrizketa. Hau, oso interesgarria iruditu zait, zuzenean elkarrizketa jarri beharrean, honek zuen saioari egin diezaioken puntuak azpimarratu dituzuelako soilik, irakurleen lana erraztu eta argituz. Amaitzeko, erreferentziak dezente daudela deritzot, gainera, testuan aipatu dituzue. Zorionak neskak! lan ederra baita! Nabari da denbora asko eskaini diozuela.
Irati Etxebarrieta Altuna - JFKZ 1. Maila
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ErantzunEzabatu• Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte eta elkarrizketa bat ere bai
• Blogaren aurkezpena argia eta txukuna da. Testua ordenatuta dago eta erabilitako video eta irudiak oso lagungarriak dira.
• Bideoak eta argazkiak era egokian erabili dira.
• Blogaren diseinua argia, ordenatua eta erakargarria da eta atal esberdinak era egokian daude antolatuta.
• Blogeko bideo ezberdinetan taldekide bat agertzen da azaldu behar duena azalduz.
• Hizkuntza aldetik oso garbi idatzia dago eta aberastasun eta kalitatea egokia du.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Sarreran ondo adierazi da nori zuzendutako ariketak diren.
• Saioaren helburu espezifikoak ondo azalduta daude.
• Praktikak egingo diren instalazioa zein den eta honen kokapena era egokian azaltzan da.
• Sortutako materialak eraikitzeko prozedurak era garbian azaltzen dira.
• Saioaren helburu zehatzak, ariketen deskribapenak eta saioaren dinamika blogean adierazi dituzte.
• Aurreikusitako gastuak ere azaldu dira.
• Gaiarekin zerikusia duten bestelako ekarpenak ere agertu dira elkarrizketan eta erreferentziak blogean ondo adierazi dira.
Xabier Garmendia - JFKZ 1.Maila
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatu• Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzue. Gainera, informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dira eta testuan aipatu dira.
• Aurkezpenaren argitasuna nabarmena da. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia eta lagungarriak diren hainbat irudi eta eskema jarri dira.
• IKT-tresnen erabilera bikaina izan da, hau da, edozein azalpen edo argibideren aurrean irudi, bideo, mapa, etab. ageri dira. Azken hau, blogaren argitasuna, ulergarritasuna eta dinamika izugarri handitzen du.
• Blogaren diseinua primerakoa da. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua eta erakargarria lehen aipatu dudan IKT-tresnen erabilera bikainarengatik.
Bestetik, atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
• Talde lana egon dela garbi dago taldeko kide guztiak bertan agertzen direlako (bideoetan, argazkietan…), beraz guztien parte hartzea ziurtatzen da.
• Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea ere, ezin hobea da. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
• 12-16 urteko ikasleentzat proposatutako praktika motorren deskribapen
orokorra eta aproposa.
• Topaketaren balio pedagogikoaren justifikazioa eta saioaren helburu
espezifikoak ez dira falta, eta oso ongi daude baina agian zati honetan pixka bat gehiago sakontzea faltan bota dut.
Laburbilduz, atzetik izugarrizko lana egin duzutela ikusten da eta benetan lan bikaina egitea lortu duzute. ZORIONAK!
Idoia Simon - JFKZ 1.Maila
Lehenik eta behin esan behar dut hainbat artikulu, blog edo elkarrizketak erabili dituztela informazio iturri gisa. Horrez gain, nire ustez, blog oso txukun ordenatua dago eta dudarik gabe ikus daiteke zer ari garen irakurtzen. Gainera bertako informazioa argia eta zuzena da eta hainbat baliabide erabili dituzte informazio hau indartzeko. Adibidez argazkiak edo bideoak erabili dituzte eta denen partaidetza ikus daiteke.
ErantzunEzabatuUmeentzat hainbat material mota egitea proposatzen dute, nahiz eta niretzat xarearen ideia zail xamarra iruditzen zaidan. Ariketa batzuk ere proposatzen dituzte baina nik saioan ezagutze jolas edo beroketa jolasen bat sartuko nuke umeak haien artean ezagutu eta ongi pasatzeko.
Instalazioei buruz nik beste guneren bat jarriko nuke beste herri batzuetan egiteko baina bestela aukeratutako lekua eta horri buruzko informazioa egokia iruditzen zait.
Eñaut Galarraga - JFKZ 1.Maila.
Aupa talde!!
ErantzunEzabatuHasteko esan nahi nizueke asko gustatu zaidala bloga, lan ona equipo!!
Bloga oso erakargarria da, eta erabili duzuen informazioa oso egokia iruditzen zait. Gainera erabilitako tresnak oso lagungarriak dira, bideoak, argazkiak eta baita grafikoak erabili dituzuelako. Horrekin batera, prestatutako ariketak egokiak direla bete behar zen helburua betetzeko. Atal desberdinak aurkezten dituzue eta horietako bakoitzean agertzen den informazioa era zuzen batean argitaratuta dago. Materialari dagokionez, bai idatziz eta bai hitz eginez azaldu izana, oso zehatza egin du materialak aurkezteko prozeduren aurkezpena. Bloga oso ondo ordenatuta dago, eta horrek oso erakargarria egiten du. Horretaz aparte, erreferentzia egokiak erabili dituzue. Zerbait komentatzearren, hasierako sarreraren argitasuna komentatuko nizueke. Baina hori alde batera utzita, lan bikaina egin duzuela iruditzen zait.
Horrela jarraitu!!
-Erreferentzietan iturri desberdinak ageri dira: aldizkarietako artikulu, blog zein web orriak ageri dira.
ErantzunEzabatu-Testuak behar denari ondo erantzuten dio eta zehaztasunez idatzia dago.
-IKT tresna desberdinak erabiltzen dira, hala nola, bideo, argazki, ubikazio zehatzak…
-Blogaren diseinua egokia da gauzak erraz aurkitu daitezke.
-Blogeko argazki, bideo zein audioetan taldekide desberdinak ageri dira.
-Akats ortografiko gutxi batzuk salbu, erabilitako hizkuntza egokia da blogean.
Martin Abarrategi Sarrionandia. Kirol eta hezkuntza fakultatea, 1. maila.
Laura San Juan (JFKZ,1.MAILA)
ErantzunEzabatuOrokorrean ondo adierazita eta ordenatuta dago. Blogaren diseinua ona da eta erraz erabiltzen da. Aurkezpena argia da eta testua ondo ulertzen da. Informazioa hainbat web orrialdetik aterata dago. Denak parte hartu dutela ikusten da. Bideoak erabili dituzte materiala eta ariketak aurkezteko. Honek interesgarriagoa egiten du bloga eta errazago uler daiteke jolasak. Elkarrizketaren aholkuak interesgarriak iruditu zaizkit. Kokapena argi jarrita dago argazkiekin argitaratuz. Materiala ondo aurkeztuta dago bideoekin eta argazkiekin. Argi dago zein materialak erabili dituzten. Kartela jartzea originala iruditu zait.
Agian kolore biziagoak jarriko nuke atzealdeko partean erakargarriagoa egiteko bloga baina oro har oso ondo dago eta eskatutako informazio dena dago.
Blogaren aurkezpena oso egokia da, garbia eta ondo ordenatuta. Topaketari buruz erabiliko duzuen organizazioa oso garbi ikus daiteke eta ezin hobea da, gainera egindako kartela bikaina da. Burutuko diren ariketen azalpena egokia da eta gainera bideoak gehitu dituzue hobeto ulertzeko. Materiala nola egin oso ondo azaltzen duzue, bideoak gehitu dituzue. Pilota nola egin azaltzen duzuen bideo piska astuna da, mozketak eginez edo abiadura handituz dinamikoagoa izango da.
ErantzunEzabatuHizkuntza aldetik nahiko aberatsa da, ez daude akats ortografikorik. Testuko ideiak kohesio eta koherentzia bat jarraitzen dute lan osoan.
Erabilitako informazio-iturriak oso interesgarriak iruditu zaizkit, eta era egoki batean sartu dituzue justifikazioan.
Zorionak, lan bikaina.
Datuak jasotzeko informazio-iturri desberdinak erabili dituzte eta testuan gaineratu dituzte. Aurkezpen argia da, eta gainera testua zehaztasunez idatzita dago. Ariketak azaltzerako orduan bideoak eta baita grafikoak erabili dituzte eta horrela ariketak askoz hobeto ulertzen dira. Materialak egiterako orduan ere irudien eta bideoen bidez azaldu dute eta oso ondo azalduta daude. Bloga erabilterraza dela esango nuke, atal guztiak erraz aurkitzen dira eta idatzitako testua argia da, ez dago ortografia akatsik eta hizkuntzaren aberastasuna egokia da.
ErantzunEzabatuSaioaren helburuei dagokienez,ondo azalduta daudela esango nuke. Materialak eraikitzeko prozedurak modu garbian azaltzen dira eta ariketen deskribapenak eta saioaren dinamika ere blogean adierazi dituzte.
Olatz Etxebarria, JFKZ 1. maila
Lehenik eta behin bloga oso ondo antolatuta dago, eta lehenengo bistan oso erakargarria da Egia da nortzuk zareten eta zer den azaltzeko pixka bat luzatu zaretela. Ondoren, informazio guztia non dagoen argi utzi duzue. Horrez gain, baliabide ezberdinetik hainbat erreferentzia hartu dituzuela ikus daiteke eta gainera estekak oso erabilgarriak dira bertan sartzeko.
ErantzunEzabatuBeste alde bataetik, hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea nabarmen ikus daiteke. Gainera, IKT tresnak erabili dituzue, bideoak eta argazkiak bereziki, bai materiala nola egiten den zehazteko, instalazioak aurkezteko, ariketak nola egiten diren ulertzeko,etab. eta oso erabilgarriak izan dira. Egia da, autoeraikitako materiala egiteko faltan bota dut idatziz gehiago egotea, baina bideoekin ederto ulertzen da.
Azkenik, edukien arabera nahiko ondo dagoela esango nuke. Argi utzi duzue zer nolako saioa nahi duzuen eta zertarako egiten duzuen, horrez gain ariketak oso ondo deskribatuta daudela iruditu zait eta saioaren dinamika nolakoa izango den zehaztea eta elkarrizketa bat Itsasneri egitea oso interesgarria iruditu zait. Zorionak!
Ainhoa Zurbano JFKZ 1.mailakoa
1. Irizpide nagusiak:
ErantzunEzabatu-Datuak jasotzeko hainbat informazio-iturri erabili dituzte: 3 artikulu, 2 blog eta elkarrizketa bat.
-Aurkezpena txukuna eta garbia da, erraza da blog honetan maneiatzea.
-IKT-tresnen erabileraren inguruan,hainbat bideo jarri dituzte materialak eta ariketak nola egin dituzten azalduz. Gainera, behar bezain beste material argazki agertzen dira. Inskripzioa egiteko baliabide egokiak jarri dituzte, baita frintoai aurkitzekoak ere.
-Bloga oso ondo dago diseinatuta. Oso erabilterraza da, baita argia, ordenatuta eta erakargarria ere. Horrez gain, atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
-Bideoetan antzematen da kolaborazioan eta elkarlanean aritu direla.
-Hizkuntza aldetik testua ulerkorra eta argia da, ortografia akats gutxirekin.
2. Irizpide zehatzak:
-Egin duten sarrera argia, txukuna eta ulerkorra da.
- Saioen eta ariketen deskribapen egokia egin dute eta helburuak modu argian eta zehatzan jaso dituzte.
-Materialen baliabidea dela eta, argi eta garbi ikusten da beraiek eraikitako materiala dela eta pausoz pauso ikusten da nola sortu duten.
-Topaketa aurrera eramateko, beharrezko materiala lortzeko zenbat diru behar den jarri dute.
Aiur Platero, JFKZ 1. maila