ARIKETAK


 1.ARIKETA
Edukia: pilotaren kolpea
Helburua: pilota ondo kolpatzeko gai diren ikustea



Elkarrekintza: kolaborazioan

Aldia:2
Deskribapena:
  • Kantxako heren batean
  • Materiala: pilota
  • Bikoteka jolastuko da.
  • Eremu batetik bestera pasatzen saiatuko dira
  • 5 kolpe jarraian ematean hurrengo eremura pasako dira.
  • Bikote bat 3.eremura iristean, hurrengo bikotea sartuko da jolastera.
  • Aurrean dagoen bikotea harrapatzen saiatuko dira, kolpeak ahalik eta azkarren eta hoberen eginez.
  • 5.eremura lehenak iristen saiatuko dira. 

















Irudi grafikoa:


2.ARIKETA
Edukia: Jaurtiketa
Helburua: jokalariek, pilota norantz botatzen duten kontrolatzea



Elkarrekintza: kolaborazioan
Aldia: 2
Deskribapena:
  • Kantxaren erdian 
  • Materiala: zesta punta eta uztaia
  • Borobil batean, jokalari bakoitzak bere zesta punta edukiko du.
  • Erdian beste bat jarriko da uztaia batekin.
  • Kanpokoak pilota erdikoaren uztaietik pasatzen saiatuko dira.
  • 30s-tan ez badute lortzen, pilota daukana erdian jarriko da.
  • Pilota sartzea lortzen duenak bizitza extra bat izango du. 






















Irudi grafikoa:


3.ARIKETA
Edukia: 1.espazio helburua
Helburua: jokalariek pilotak non kolpatu behar duen kontrolatzea



Elkarrekintza: kolaborazioan

Aldia: 2
Deskribapena:
  • Kantxako heren batean
  • Materiala: xarea
  • Bi talde egingo dira.
  • Beste taldeak baino puntuazio altuagoa lortzen saiatuko dira.
  • Frontoiean, pilota puntuazio altuena duten eremuetan sartzen saiatuko dira. 
  • Puntuazio altuena duen taldeak irabaziko du.
  • Oharra: mugikortasun arazoak dituenak aukera izango du pilota jaurtitzeko.
















Irudi grafikoa:


4.ARIKETA
Edukia: Espazio-rola
Helburua: kantxan mugitzen ikastea



Elkarrekintza: kolaborazioan 

Aldia: 4
Deskribapena:

  •  2:2 aurkako partidua.
  • Materiala: pilota
  • Jokalari batek pilota kolpatu ondoren bere kideari eskua eman beharko dio.
  • Oharra: Gurpildun jokalarientzako eremua moldatu egingo da (murriztu).




























Irudi grafikoa:



5.ARIKETA
  • Joko librea.
  • Umeek nahi duten materiala erabiliko dute jolasteko. 

6.ARIKETA
Edukia: 1. eta 2. espazio helburua oposizioan
Helburua: pilotaren norabidea kontrolatzea eta espazioan kokatzen kontrolatzea



Elkarrekintza: oposizioan

Aldia:3
Deskribapena:
  •  1:1 aurkako partidua.
  • Partidua jolasten ari diren bitartean gainontzekoak kanpoan itxaroten egongo dira.
  • Irabazten duena beti geratuko da hurrengo partidua jolastera, galtzailea atera egingo da eta kanpoan zain dagoenetako bat sartuko da. 
  • Oharra: Gurpildun jokalarientzako eremua moldatu egingo da (murriztu).











Irudi grafikoa:




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

NORTZUK GARA?