Maitane Presto, Irati Irurieta, Idoia Martinez eta Aida Martin UPV/EHU-ko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1. mailako ikasleak gara. 2020ko apirilaren 6an Euskal Pilotari buruzko topaketa bat antolatuko dugu Muskizeko pilotalekuan 10:00etatik 13:00etara 12-16 urte arteko 24 gazteentzat. 3 orduko saio honetan birziklatutako eta autoeraikitako gaiaren inguruan arituko gara. Euskal pilotan erreminta asko erabili ohi diren arren, gure saioa 3 erreminta zehatz egitera bideratuko dugu (pilota, zesta punta eta xarea). Euskal pilota gure gizartean asko praktikatzen ez den kirola dela nabaria da. Hori dela eta, adin desberdineko gazteen artean kirol hau sustatzea beharrezkoa ikusten dugu. Hau lortzeko topaketa hau antolatzea aukera paregabea iruditu zaigu. Gainera, ekintza hauen bitartez kidetasuna lantzea, euskal pilotari buruzko informazioa helaraztea, material birziklatuarekiko harremana izatea, materiala zaintzen eta partekatzen ikastea... gustatuko litzaiguke. E...
Alberto Masa Novo.
ErantzunEzabatuHain garrantzitsua den lehenengo inpresioa ona da blog honetan, bai fondorako erabilitako argazkia, bai letren koloreen kontrastea ona da. Horrez gain erraza da honen barnean informazioa bilatzea eta irakurtzea.
Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez, datuak jasotzeko 5 informazio-iturri erabili dira
.
IKT baliabideen erabilpena bikaina da, bideo eta argazki desberdinez bloga aberastuz. Gainera, jolas ezberdinen azalpen argiak laguntzeko, ordenagailuz egindako grafika errezak gehitu dituzte inolako dudarik ez edukitzeko.
Elkarrizketari nolabaiteko “bizitza falta zaiola uste dut. IVEF-eko ikasleak ematen dituen aholkuak onak dira, baina blogean ez dira betere polit agertzen: zerrenda baten ezean, galdera-erantzun formatu bat jarri izango nukeen.